Edozein modutan, jaitsiera ez da udalerrian gertatutako jaiotza-heriotzen ondorioa bakarrik; mugimendu migratzaileak ere izaten du eragina kopuru horretan. Bestela esanda, udalerriak urtean izaten duen bizilagunen joan-etorria da, oro har, erroldaren gorabeherak eragiten dituena. Kasu horretan, 15 lagun joan ziren herritik eta 11 etorri. Eta, hori bai, joan-etorri horren barruan kontuan hartuta daude jaiotza-heriotzak.
Jaiotza gehiago
Hain justu ere, azken puntu horri dagokionez, hiru jaiotza izan dira Leintz Gatzagan – bi mutiko eta neskatila bat–. Eta bi dira, berriz, iaz hildako bizilagunak.