Jostailuak, liburuak, arropa, altzariak... denetarik aurki daiteke Hustu ganbara! izenburuarekin eta Emateko dauzkazun gauzak beste batek erosiko dituelako esaldiaren babesean Leintz Gaztagan egiten ari diren bigarren eskuko azokan. Eguraldia lagun, plazan bertan jarri dituzte gaur, domeka, goizean postuak herritarrek eta han egongo dira 14:30 bitartean. Ume eta nagusi batu dira ekitaldian eta birziklapena eta berrerabilpena bultzatzeaz gainera, bigarren eskuko azoka honen bitartez dirua batu gura dute abenduaren 29an udalerrian egingo den beste ezohiko ekimen batean laguntzeko: bi filmen proiekzioa: Asier Altuna Kixi bergararraren Amama filma eta bestea, Apodaka izenburua duena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.