Kontuak kontu, hirugarren fasea urbanizazio fasea izango da; lurra egokitu, margotu eta argiak zein lore-ontziak ipiniko dituzte. Edozelan ere, hori aurrerago izan beharko da, lehendabizi, bigarren fase honetarako diru-laguntzen zain baitago Udala.
Gatzagako udalbatzarrak osoko bilkura egin du gaur goizean eta gai zerrendako puntu guztiak onartu ditu, aho batez. Gai garrantzitsuenei dagokienez, batetik, Dorletako santutegian egin beharreko obrak direla-eta, lanak hasi dituzte dagoeneko, eta, gaurko saioan, sustatzaileek hobariak aplikatzeko egindako eskaera onartu dute. Bestalde, herrigunean aparkalekuak egiteko proiektuari dagokionez, uztailean amaitu zuten obrako lehen fasea eta bigarrenari ekin berri diote. Beste 23 aparkalekurentzako egokituko dute lurra, Gatz Museorako norabidean.
Kontuak kontu, hirugarren fasea urbanizazio fasea izango da; lurra egokitu, margotu eta argiak zein lore-ontziak ipiniko dituzte. Edozelan ere, hori aurrerago izan beharko da, lehendabizi, bigarren fase honetarako diru-laguntzen zain baitago Udala.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.