Aparkalekuak, Dorletako obrak eta beste, osoko bilkuran

Ubane Madera 2015eko abenduaren 15a

Etzi, eguena, 08:30ean egingo du Leintz Gatzagako udalbatzarrak urteko azkeneko osoko bilkura.  Aurreikusitako gaien artean, herrigunean aparkalekuak sortzeko obraren bigarren fasea onartzea proposatuko zaio udalbatzarrari;

Aztergai izango dute, baita ere, Debagoieneko Mankomunitateak idatzi duen Harrera Protokoloa; baita orain dela bi aste ospatutako Euskararen Egunaren bueltako adierazpen instituzionala; eta beste gai bat aipatze aldera, Dorletako santutegian egingo dituzten obrak hizpide izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak