None

Bigarren eskuko azoka

Leintz Gatzaga

Abenduaren 20rako, domeka, 12:00etatik 14:30era Udal Pilotalekuan ezohiko hitzordua antolatu dute herri ekimenetik: bigarren eskuko azoka. Hustu ganbara!izenburuarekin bataiatu dute, eta, Emateko dauzkazun gauzak beste batek erosiko dituelako esaldiarekin, azokan parte hartzeko gonbita egin dute. 11:00etarako eraman behar dira salgai jarri nahi den materiala pilotalekura.

Pentsatuta dute materialari erreferentziazko ze prezio jarriko dioten: 1 eta 5 euroren artekoa jarriko diete jostailuei, erremintei, koadroei, osagarriei zein apaingarriei (bisuteria); euro batekoa, berriz, liburuei; euro batetik hasi eta 10 eurora arte kostako dira jantziak eta bost eta 15 euro bitartean, berriz, etxeko tresna elektrikoak zein altzariak. Bukatzeko, gailu elektronikoek, DVDek, CDek, biniloek, kaseteek eta antzerakoek produktuaren araberako prezioa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak