Emaitza onak lortu dituzte Dorletako Ama-ko txirrindulariek asteburuko ziklo-krosetan

Idoia Davila 2015eko azaroaren 30a

Asteburu honetan jokatu diren hainbat ziklo-kros lasterketetan ondo aritu dira Dorletako Ama eskolako txirrindulariak. Bereziki, kadeteak eta  Zigor Urain txirrindularia.

Zapatuan, Berrizko ziklo-kroseko master 40 kategorian Zigor Urain bigarren geratu zen. Kadeteetan, aldiz, Iñigo Aranburu eta Andoni Azkarate 5. eta 14. izan ziren, hurrenez hurren.

Domekan, bestalde, Lezaman ospatu zen ziklo-krosean, Urain garaile izan zen eta kadeteetan Aranburu 11. postuan geratu zen eta Azkarate 18.enean.