Julio Galartaren margolan bat zozkatuko du Harremanek zarzuelan aurten

Jon Berezibar 2015ko aza. 17a, 12:32
Iazko zarzuelan, zozketaren unea.

Lau sari banatuko ditu gobernuz besteko taldeak zarzuelaren 4 emankizunetan: bi artelan – Julio Galartaren eta Begoña Kortabarriaren koadro bata – eta Ereindajan eta Harreman dendetako produktuekin osatutako bi otzara. Emanaldietan euro baten truke salduko dituzte txartelak. 

Harreman elkartean Izaskun Murgia elkarte lirikoaren laguntzarekin aurtengo zarzuelaren 4 emankizunetan (azaroak 21, 22, 27 eta 28) Debagoieneko bi artistaren lan bana eta bertako produktuekin osatutako otzara bi zozkatuko ditu. Batutako dirua Indianko Mumbai hirian duten neskatila umezurtzendako egoitzara eta Mundukidek Mozambiken duen garapen proiektura bideratuko dute. Iaz, euro batean saldutako zozketa txartelekin, 2.046 euro batzea lortu zuten Harremanekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak