Zenbakitan sartuta, orain arteko prezio bera izango du, adibidez, lurperatzeak: 77,58 euro.
Hondakinen zerbitzuari dagokionez, berriz, hobaririk ez dituzten etxeetan, 111,28 euro ordainduko dute (urtean). Hori bai, auzokonposta egiten dutenei, %25eko hobaria aplikatuko zaie, eta ondorioz, haiek 83,46 euro ordaindu beharko dute; eta autokonposta egiten dutenek, berriz, 55,66 euro (%50eko hobaria).
Ura, autoak…
Bestalde, urari dagokion zergak ere %5eko igoera izango du; hori abiapuntu, 30 metro kubikora arteko kontsumoa duten etxebizitzetan 0,671 euro ordaindu beharko dute hiru-hilean; 30 eta 90 metro kubiko arteko kontsumoa dutenek, berriz, 1,036 euro eta 90 metro kubiko baino gehiago kontsumitzen dutenek, 1,33 euro.
Eta beste pare bat adibide bat jartzearren, ibilgailuen zergari begiratuta, 9-11 zaldi potentzia arteko ibilgailuek 72,91 euro ordaindu beharko dute (urtean); 12-13 urte bitarteko potentzia dutenek, berriz, 121,46 euro (gehienak azken hauek izaten dira). Eta frontoiko fitxak 3,10 eurotik 5 eurora igoko dituzte.
Prezio bera izango dute, adibidez, ondasun higiezinen gaineko zergak (IBIak), obrei dagokienak zein udal makinen alokairuak.