Deialdia Euskal Herriko eskulangileendako edo artisauendako da; bestela esanda, Iparraldean, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegokoan bizi diren artisauei egindakoa.
Bete beharko dituzten baldintzen artean, hori bai, honako hiru hauek ezinbestekoak dira: erakusgai edo salgai jarriko dituzten produktuen egilea izatea derrigorrezkoa izango da, baita azoka egunean langintzaren erakustaldia egitea ere.
Hori horrela, artisauak berak landu ez dituen produktuak ez dira onartuko. Eta, horrekin batera, eskatzaileak dagokion herrialdean artisauen erregistroan alta emanda dagoela egiaztatuko duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko du.
Hamabost bat postu
Izen-emate orriak udaletxean bertan aurkeztu beharko dira. Eta, bertatik jakinarazi dutenez, dagoeneko badabiltza halako hainbat jasotzen.
Berez, 14-15 bat artisauk parte hartu ohi dute San Milixan azokan. Beraz, interesa dutenek ahalik eta lasterren aurkeztu beharko dituzte eskaerak.