Uso postuak eta oilagor txartelak, aukeran

Ubane Madera 2015eko irailaren 25a

Ehiza denboraldia zabalik da. Edozein modutan, Gatzagan urriaren 12aren bueltan hasten da uso-pasea. Hala, eta kontuan hartuta aurten ez dutela ehiza postuen enkanterik egingo, Udalak jakinarazi du iazko enkantetik hutsik geratu diren uso postuak erabiltzeko aukera emango duela.

Hain zuzen ere, urriaren 2arteko epea zabaldu du interesa dutenen eskaerak jasotzeko. Errespetatu beharreko baldintzak bigarren enkanterako ezarritako berberak izango dira.

Eta horrekin batera, Udalak jakinarazi du oilagorrak ehizatzeko kartel eskaerak ere onartuko dituela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak