43.000 euro pasako aurrekontua dute obrek. Dena den, horrek ez dio eragingo museoaren funtzionamenduari, eta obrek iraun bitartean zabalik izango da berau. Horixe izan zen atzoko (eguena) osoko bilkuran udalbatzak landutako puntuetako bat.
Bestelakoen artean, eta obra kontuekin segituz, erdiguneko aparkalekuko hasierako faseko lanak bukatuta, aparkalekua bera gauzatzeko 2016ko diru laguntzen zain egon beharko direla jakinarazi zion Goienari Eneka Zankada alkateak.
Aizkorri-Aratz
Horrekin batera, Debagoieneko Mankomunitaterako ordezkariak izendatu zituen udalbatzarrak: Eneka Zankada, Roberto Otazu eta Ixidor Salaberri.
Eta besteak beste, hainbat lurjabek Aizkorri-Aratz parkea kontserbazio bereziko eremu izendatzeko kudeaketa plana atzera hotatzea eskatzen duen mozioa onartu egin zuten udal ordezkariek, aho batez onartu ere.