Nagusiak zaintzeko langile zerrenda osatu guran

Ubane Madera 2015eko irailaren 18a

Leintz Gatzagako hainbat familia pertsona nagusiak beren etxeetan zaintzeko langile bila dabiltza, eta zailtasunak dituzte norbait bilatzeko. Eskaera hori behin eta berriro errepikatzen dela ikusita, Udaleko Ongizate Sailetik pentsatu dute deialdi bat egitea eta izena ematen duten pertsonekin zerrenda bat osatzea, horrelako beharra duten familiei erraztasunak emateko.

Izena emateko Gizarte Ongizate zerbitzuetara jo behar da, martitzenetan, 09:30etik 13:30era. Edo bertara mezua ere bidal daiteke: ongizatea@leintzgatzaga.com.

Izena emateko azkeneko eguna irailaren 25a da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak