Gatzagako jaiak 2015

Parte-hartze handia XIII. Dorletako Amaren mendiko bizikleta martxan

Maider Arregi 2015ko ira. 6a, 14:20

Goizean egin dute Leintz Gatzagako XIII. Dorletako Amaren mendiko bizikleta martxa. Antolatzaileak gustura, zale ugari batu direlako eta ikusle askok ibilbide osoan zehar giroa animatu dutelako. "101 nagusi eta 15 umek hartu dute parte martxan. Oso gustura gaude", azaldu du Alberto Altube antolatzaileak.

"Lurra bustia zegoen eta erorketaren bat izan da Dorleta jaisterakoan, baina apartekorik ez. Gertatu dena da gazte bat ziztu bizian jaitsi dela eta aurrean, abiadura kontrolatzen joaten den antolakuntzako kotxeaz talka egin duela. Lepauztailean min hartu du baina ondo dago".

Txirrindulariak ere gustura aritu dira eta ibilbidea polita dela azaldu dute. "Gure helburua da paisaiaz gozatzea eta martxarekin disfrutatzea. Lortu dugula uste dut eta pozik aude", dio Altubek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak