Gatzagako plazan emango zaio hasiera probari eta irteten lehenak nagusiak izango dira, 09:30ean. Bi zati izango ditu ibilbideak: lehenengo, Gure Ametsa, Hiruerreketa, Deba Ibaiaren sorrera aldera… joango dira; ondoren, herrira jaitsi, pixka bat deskantsatu eta beste aldera egingo dute txirrindulariek. Guztira, 42 kilometroko bidea izango da eta 12:30 aldera iritsiko dira, gutxi gorabehera, lehenengoak helmugara. Gaztetxoek, berriz, Gatzagako plazatik Dorletako santutegira joan-etorria egingo dute 10:00 inguruan irtenda.
Opariak zozketan
Izena ematen duten aurreneko 200 pertsonei aurtengo lasterketako kamiseta oparituko diete, eta, gainera, oparien zozketa eta luntxa ere egongo da ibilbidea egin ondoren.