Gasteizko Senideekin bazkaria egingo dute bihar gatzagarrek

Ander Larrañaga 2015eko uztailaren 17a

Bihar, Gasteizko Euskal Preso Politikoen Senideak Gatzagara joango dira bazkaltzera, bigarrenekoz, eta horren harira, egun borobila prestatu dute herrian. 13:30ean harrera egingo diete herritarrek Gasteizko Senideei eta trikiti doinuekin herrian bueltan ibiliko dira jai-giroan. Ostean, 14:30ean bazkaria egingo dute herriko plazan, eta jarraian, Berriketan taldearen kontzertua egongo da (Askoa Etxebarrietak, La Pulga-k, bere flamenkoa txalapartarekin fusionatuz eratutako taldea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak