Giro herrikoian pasa zuten San Juan bezpera gatzagarrek, udako solstizioari ongietorria egiteko. Arratsaldean, Gurel guraso elkarteak antolatuta, Altxorraren bila jokoa egin zuten haur eta gurasoek. Ostean, ira-sortak banatu zituzten txikienek herriko bebarruetan "izpiritu txarrak" uxatzeko. Afaria ere egin zuten sardina, hirugihar eta saiheskiarekin Udalaren eskutik, eta ondoren, sua piztu zuten. Amaitzeko dantzaldia egin zuten suaren bueltan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.