Udal ordezkarien kargu-hartze eguna Auzolan Eguna ere izango da

Ubane Madera 2015ko eka. 8a, 08:57
Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea, 2015.

Oraingo zapatuan, 13:30ean. Orduantxe hartuko dituzte datozen lau urteotarako karguak maiatzaren 24ko hautetsiek. Eta jakina, orduantxe utziko dituzte azkeneko lau urteotan alkate eta zinegotzi izan direnek euren karguak. Bada, hitzordu esanguratsu hori herritarrena ere badela iritzita, berau haiekin partekatzea garrantzitsua dela uste izanda, eta ekitaldia bera irekia dela kontuan hartuta, Auzolan Eguna antolatu du herritar talde batek eta Udalak ekainaren 13rako, egun betea antolatu ere.

"Leintz Gatzagan auzolanak tradizio handia duenez, proposatu da kargu-hartze/lagatzea bera udal ordezkarien artean bakarrik egin beharrean, bi kontuak batu eta Auzolan Eguna egitea. Goizean (09:00etan) elkartuko gara, eta Udaletik zehaztuko dituzte eginbeharreko auzolanak, eta beharren arabera antolatuko ditugu taldeak ( (Bengoerreka, bideen garbiketa…)", kontatu dute. Umeek ere izango dute euren auzolantxoa; haiek herriko plazan dute hitzordua, 10:00etan.

Bazkari herrikoia

Auzolanaren ondoren, 13:30ean udaletxean egingo den kargu-hartze ekitaldira joatea litzateke asmoa. Eta eguna borobiltzeko, 14:30ean herri bazkaria antolatu dute.

"Komeni da jendea lehenbailehen animatzea; ze nahiko genuke 60-70 bat laguneko bazkaria egitea eta horiendako guztiendako janaria catering bitartez ekarri behar dugunez (Trikikupela), jakin beharra dugu zenbat lagun etorriko diren bazkarira. Beraz, jarri dugu martitzena (ekainaren 9a, bihar) bazkarirako izena emateko azkeneko eguna", azaldu dute. Labidean eman behar da izena; eta prezioa izango da 20 euro (10 euro umeendako). Gainera, bazkalosterako musika iragarri dute, eta egunean sorpresa politen bat egongo dela ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak