Aurreikuspena betetzeko atzera kontaketa hasi da

Ezusteko barik joan da gaurko eguna Leintz Gatzagan; lasai antzean ere bai, jakina. Hain zuzen, 192 lagunek bakarrik izan dute-eta botoa emateko eskubidea. Eta 19:58ean 118k emanda zuten botoa. Aukera bakarra izan dute, berriz, bozkatzeko; bai, behintzat, Udalari dagokionez: Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea. Eta ezusteko handi-handirik ezean, elkartearen zerrendaren lehen lerroan doan Eneka Zankada aukeratu dute alkate. Botoen kontaketa falta da hori berresteko, edozein modutan.

Egoera aldatu egiten da, jakina, Batzar Nagusien kasuan. Izan ere, esparru horretan, gainontzeko herrietan dagoen aukera aniztasun bera izan dute boto-paperetan gatzagarrek Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariak aukeratzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.