Udal eta Foru hauteskundeak 2015

PP aurkeztu ez denez, zerrenda bakarra

Ubane Madera 2015eko maiatzaren 8a

Eneka Zankada.

Eneka Zankada izango da Leintz Gatzagako alkatea. Hori ziurra da. Aparteko ezustekorik ezean. Orain arte PPk ere aurkeztu izan du zerrenda, boto bakarra edo bi lortu arren. Oraingoan bakarra aurkeztu da: Leintz Gatzagako Hautesleen Elkartea. Eneka Zankada da zerrenda horretako burua.

Honako bost lagunek osatu dute Gatzagako Hautesle Elkartea: Eneka Zankada Rementeriak, Ixidor Salaberri Martinezek, Joannes Mendizabal Guridik, Roberto Otazu Arrutik eta Juan Bengoa Pagaldaik.

Bosten artean, Eneka Zankada dute pentsatuta alkate kargurako. Hala, Gatzagak lehen  aldiz izango luke emakumezko alkatea. Gasteiztarra da Zankada, baina 16 urte badaramatza Gatzagan bizitzen; erizaina da lanbidez, eta herri mugimendutan eskarmentu handikoa; besteak beste, azken urteotan Gurelen eta Korrika batzordean jardundakoa.

Harekin batera, zerrenda borobiltzeko, esperientzia eta gaztetasuna uztartu gura izan dituzte; baita bertakoen presentzia ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak