Orain arte, autobus guztiak geratu dira Leintz Gatzagan, zerbitzua probaldian zegoen bitartean.
Ordu erdi lehenago
Aurrerantzean, bada, telefonoz deitu beharra dago eskaera egiteko, honako bi zenbaki hauetako batera: 900 23 45 55ra edo 900 12 14 00 zenbakira.
Hori egin beharra dago norberak erabili gura duen zerbitzuaren irteera ordua baino 30 minutu lehenago, goizeko lehen orduko zerbitzuetan izan ezik. Horien kasuan, eta zehazki, 07.30ak baino goizagoko zerbitzuak erabili nahi dituenak (06:40an Marisanetik ateratzen dena, Eskoriatzarako noranzkoan edo 07:10ean Eskoriatzatik irteten dena Marisanerako noranzkoan) eskaera bezperan egin beharko du, 21:30ak baino lehen. Azken kasu horietan, interneteko helbidera bidali behar dira eskaerak bideratzeko: www.lurraldebus.eus.