Memoria suspertzeko tailerrerako izenematea zabalik

Ubane Madera 2015ko api. 30a, 16:24

Maiatzaren 8an (ostirala) hasi eta ekainaren 26ra bitartean, memoria suspertu edo memoriaren gaineko lanketa egiteko tailerra antolatu du Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Asmoa da egubakoitzero lantzea gaia, arratsaldez, 18:00etan hasi eta 20:30ak bitartean. Guztira 20 orduko tailerra bete arte.

Ekimena memoriaren gainean kezka izan edo interesa duen edozeini zuzenduta dago, gazte zein nagusi izan, eta ez da ezer ordaindu behar. Hori bai, interesa duenak maiatzaren 4a aurretik (astelehena) eman behar du izena. Asko jota 12 lagunendako lekua dago. Udaletxean eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak