Euroestudios eta Foru Aldundiak dihardute Gatzagako kasua ikertzen. Duela 30 urte hasi ziren ikerketarekin. Mugimenduek jarraitzen dute, eta pitxadurak agerikoak dira hainbat puntutan: pilotalekuko zoruan eta herriko hainbat paretatan. Gatzagan mugitzen dena ez da azaleko lurra: lur azpitik 30 metro inguruan gertatzen dira mugimenduak. Eta neguan eta euriarekin, askoz gehiago.
Euroestudiosek ikerketa geoteknikoa egiten dihardu. Aldundiaren dirulaguntzari esker, mugimenduak kontrolatzeko sondeo sistema batzuk ipini zituzten herri gunean: itoiak eta fisurometroak.
Sistema horiekin herritarren segurtasuna babestu gura dute. Neurriz kanpoko edozein mugimendu larri gertatuz gero, segituan jakingo dute gatzagarrek.