Soran etxean batu ziren bazkaltzeko Sorginak Emakume Elkarteko 21 emakumezko, adin guztietakoak. Ander Larrañaga gatzagarrak Mondragon Unibertsitateko ikaskideekin egindako Anonymous film laburraren emanaldia izan zuten lehenik; gero, bazkari ederra. Primeran pasa zutela esan dute eta bazkal oste luzea egin zutela kontu kontari.