Charles Chaplin Gatzagako plazan azalduko da

Ubane Madera 2015eko otsailaren 16a

Bihar, Aratuste-martitzenean Charles Chaplin Charlot aktoreak eta umoristak Leintz Gatzagako plazan dantza saioa egingo du. Edo zehatzago esanda sei Charlot txiki azalduko dira plazara. 

 

11:30erako egin dute hitzordua. Egunotan entseatzen ibili diren bi dantza erakutsiko dituzte Leintz Gatzagako eskolako sei neska-mutikoek plazan; hain zuzen, Charles Chaplinen estiloarekin interpretatutako bi dantza egingo dituzte, Charlot-en janzkerarekin lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak