Izan ere, gatzagarrekin bakarrik autobusa betetzen ez bada, Eskoriatzakoekin osatuko dute. Gauzak horrela, beraz, komeni da ahalik eta lasterren izena ematea.
Jendetsua
Autobusa 15:00etan aterako da Gatzagatik, eta manifestazioaren ostean bueltatu. Mobilizazioa, bera, berriz, 17:30ean hasiko da, Bilboko bi puntutan: udaletxean eta La Casillan. Now Euskal Herrira! da leloa. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatu gura dira mobilizazio horren bitartez.
Eta azken urteotan moduan, oraingoan ere biharko mobilizazio hori jendetsua izango dela da aurreikuspena. Ikustea besterik ez dago gure ibarreko udalerrietatik bertaratuko den herritar kopurua. Leintz Gatzagari dagokionez, esanguratsua da, duda barik, halako udalerri txiki batetik autobus ia osoa antolatzea.