Batetik, Aldundiak martxan jarriko duen harrera protokoloa onartu zuen udalak: Mankomunitateak kudeatuko duen hitzarmen horrek etorkinei begira bi lanpostu sortuko ditu sei hilabeteetarako. Protokoloari buruzko xehetasun gehiago, Iñaki Agirreurretak, Leintz Gatzagako kultura zinegotziak azaldu ditu.
Lau urterako kontratua
Bestetik, Labidea zerbitzuaren kontratua luzatzeko plegu administratiboak onartu dituzte osoko bilkuran. Oraingoan, urtebete barik, lau urterako adjudikatuko dute. Baina, ez zaio azken urtean esleitu diotenari zuzenean emango: izan ere, legeak hala aginduta, gutxienez hiru enpresa edo pertsonei Labidea zerbitzua bere gain hartzeko gonbidapena luzatuko zaie, eta gero, udalbatzarrak lehiaketara aurkeztutako proiektu horien artean aukeraketa egin beharko du, behin-behineko esleipena egiteko, hain zuzen ere.