Gabonetako egutegiak, herriko txokoekin

Ubane Madera 2014ko abe. 16a, 08:05

Abenduaren 24an, herriko haur eta gurasoek egiten duten Gabon eskea aprobetxatuta banatuko dute datorren urteko egutegia, Udalak prestatzen duena. Aspaldiko partez, udalerriko baserriak ez dira izango egutegiko motibo.

"Urtetan baserriak ateratzen ibili ostean, gure azkeneko urte honetan aldaketa egitea pentsatu dugu eta Leintz Gatzagako paisaien eta txokoen bidez osatzea", kontatu du Iñaki Agirreurreta Kultura zinegotziak. Adibidez, Gatz Museoaren argazki bat aterako da bertan, Agirreurretak berak ateratakoa.

Egutegia eta gatz potea

Guztira, egutegiaren 150 ale argitaratuko dituzte. Eta Gurelen Gabon eskean, Gatzagako umeek egindako gatz potetxo batekin batera banatuko dute, goizez.

Dorletako Ama elkartea

Bestalde, eta datozen egunei begira, gogoan izan abenduaren 22ko loteriaren zozketako sari nagusiaren zenbakia izango dela Dorletako Ama Txirrindulari Elkartearen txartelen zozketako zenbaki irabazlea.
Hain justu ere, San Milixan azokan jardun zuen elkarteak txartelak saltzen, urtean antolatzen dituzten bi txirrindulari probak egiten jarraitu ahal izateko, uztailekoa eta irailekoa, alegia. Batetik, 300 eurotan baloratutako saskia emango dute, eta bestetik, Marisanean bazkari edo afari bat bi lagunendako.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak