Gogoan izan zirkulazioaren gaineko ordenantzak (udalbatzarrak azaroan onartu duena) udalerriko abiadura mugak eta aparkatzeko guneak errespetatu egiten direla bermatzea duela helburua.
Hala, arauok errespetatzen ez dituenari lehenengo abisu bitartez jakinaraziko diote arau-haustea, eta arau-haustea errepikatzen bada, orduan jarriko diote isuna. Edozelan ere, isuna jartzea ez da Leintz Gatzagako Udalaren lehen aukera.
Hementxe klikatuz gero, ordenantza osorik irakur daiteke.
Gaztainuzketako parkea
Bestalde, datozen asteotan hasiko dituzte Gaztainuzketako txabolen kanpoko aldean eraiki gura duten parkearen obrak. Diru-laguntza jaso du Udalak proiektu hori egiteko, eta horrek behartuta, urtea amaitu baino lehen hasi beharko dituzte lan horiek.
Abentura parke moduko bat eraiki gura dute Gaztainuzketan, aisialdi-gune hura neska-mutikoek jolasean ibiltzeko oso egokia dela kontuan hartuta. Hala, bestelako ziburu zaburuekin batera, tirolina jarriko dute bertan.