Autodefentsa tailerraren bigarren atala, hil honetan

Ubane Madera 2014ko aza. 10a, 09:15

Azaroaren 29an (zapatua), egingo dute Autodefentsa Feminista Tailerraren bigarren zatia, Bideberri Mankomunitatearen bitartez antolatutakoa. Bestela esanda, iaz egindako ikastaroaren jarraipena izango den tailerrerako hitzordua egin dute. Izenematea zabalik dago; udaletxera jo behar da.

Autodefentsa ikastaroak lau ordu iraungo ditu: 09:30etik 13:30era bitartera; kultura etxean izango da eta ateak zabalik ditu interesa duen edozeinendako. Gainera, doan da ekimena. Hori horrela, komeni da izena ahalik eta lasterren ematea, 943 71 47 46 telefonora deituta edo udaletxera bertara joanda.  

Atal fisikoa zein emozioak

"Emagin Elkarteak dinamizatuko duen tailer praktiko honetan iazko tailerraren kokapen txiki bat egingo da parte-hartzaile guztiak oinarri beretik abiatzeko eta ondoren, espazio bitala eta mugak jartzen jakiteko ariketak egingo dira jarrera landuz, atal fisikoaren elementuak, emozioak eta maitasun erromantikoa landuko dira, eta amaitzeko, gorputza, autoestimua eta elkartasuna lantzeko dinamikak egingo dira", esplikatu dute Udaleko Gizarte Ongizate Sailetik. Hortik ondorioztatzen da, besteak beste, iaz ikastaroa egin ez dutenek ere badutela aurtengoan parte hartzeko aukera.

Autodefentsa tailerra Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, (azaroaren 25) antolatutakoa da. Horrela, Gatzagako emakume guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak