Datorren urteko tasak izoztu egingo dituzte, azken ordukorik ezean

Ubane Madera 2014ko aza. 3a, 08:37
Leintz Gatzagako Udalaren logoa.

"Aurrekontua datorren hilabetearen bukaera aldera landuko dugu osoko bilkuran. Baina tasei dagokienez, bagabiltza gai hori aztertzen, eta pentsatzen gabiltza ez ditugula igoko", aurreratu du Eugenio Otsoa alkateak Leintz Gatzagako datorren urteko tasen gainean.

Hiru arrazoi hartu dituzte kontuan tasak izoztearen alde egiteko: "Jendearen egoera kontuan hartu dugu (krisia…); bestetik, informazio gehienek esaten dute BPG (Barne Produktu Gordina) ez dela igoko, zeroaren bueltan geratuko dela. Eta azkenik, pentsatzen dugu BEZa ere ez dela gehiago igoko (%21 baino gehiago, jakina). Hirurak batuta, eta aparteko zerga edo tasarik ez baldin badator, pentsatzen dugu hobeto izango dela ohiko tasak (IBIa…) ez igotzea", esplikatu du alkateak.  

Uraren zerga

Bestalde, eta zerga kontuekin segituz, 2014ko azkeneko hiruhilekoari dagokion uraren zerga ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du Udalak. Urriaren 13an zabaldu zuten eta abenduaren 14ra arte dago zerga hori ordaintzeko borondatezko epea.

Halakoetan ohi den moduan, zergak banketxeren batean helbideratuta duten herritarrei kontu korrontea erabilita kobratuko diote faktura.

Zerga ordaintzeko bigarren aukera, berriz, da udaletxeko bulegora jotzea (09:00-14:00ak bitartean).
Edozein modutan ere, ordaintzeko borondatezko epea pasatu ostean, kontuan izan ordaindu ez duten herritarrei %20ko gainkarguarekin kobratuko diotela zerga hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak