Zuzen aparkatzeko eta zirkulatzeko arauak

Ubane Madera 2014ko urr. 13a, 10:15

Autoak espaloi gainean aparkatuta.

Urria bukatzerako, herriko zirkulazioaren gaineko arau subsidiarioak onartu gura ditu Udalak. Eta jakina, behin tramite burokratikoa pasatuta, indarrean jarri. Besteak beste, udalerriko aparkalekuak eta abiadura muga errespetatzen direla zainduko du Udalak, eta horrela ezean, isun bidez zigortuko ditu arau-hausleak.

Edozelan ere, urrian egingo duten ez ohiko osoko bilkuraren onespena behar dute derrigor arauok aurrera egiteko.

Gehiegizko abiadura

Udalbatzarra lantzen diharduen arau subsidiarioen bitartez, gaur egun Gatzagan dauden bi arazo bideratu gura dituzte: abiadura eta aparkalekuak. "Orain edozein lekutan aparkatzen da, eta ea bada, jendea hasten den lerro horiak errespetatzen eta aparkatu ezin den lekuetan ez aparkatzen. Abiadurari dagokionez, berriz, ez da dagokion muga errespetatzen. Bada, adibidez, udalerri barruan goitik behera 50 km/h-ra edo baita 80 km/h-ra etortzen direnak ere. Zoritxarrez, batzuetan isunekin bakarrik ikasten du jendeak", esplikatu du Eugenio Otsoa alkateak.

Esan beharrik ez dago, bada, behin arauok onartuta, errespetatu ezean, isunak jartzen hasiko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak