Trikitia eskola sortu gura dute aurtengo ikasturtean, Osinagarekin

Ubane Madera 2014ko urr. 6a, 08:36
Ines Osinaga Goserekin, aurtengo ekainean.

Ines Osinaga Arrasateko trikitilari ezagunaren gidaritzapean,  trikitia eskola sortzeko pausoak ematen dihardute Gatzagan; besteak beste, izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko eta Labidea dendan daude horretarako esku-orriak.

Are gehiago, proiektua aurtengo ikasturtean gauzatzeko asmoa dutela jakinarazi du Iñaki Agirreurreta Kultura zinegotziak. Gabonak aurretik ez bada, urtarrilean, edo ahal denean, baina aurtengo ikasturtean izango dela, seguru.

Eskolarik ez duen bakarra

Proiektuaren jatorriari buruz galdetuta, berriz, Agirreurretak kontatu du ideia Gose taldeko abeslariarengandik berarengandik jasotakoa dela. "Berak beti izan du ideia herri txiki batean eskola bat sortzekoa. Eta Leintz Gatzaga da trikitia eskolarik ez duen Debagoieneko herri bakarra", esplikatu du.

Puntu-lanak egiteko aukera

Bestalde, eta ikaste kontuak aipatzen jarraituz, oso bestelako gaia ikasteko aukera ere izango da laster herrian: puntu-lanak egiten. Ikastaroa egingo dute horretarako, eta kasu horretan ere izenematea zabaldu dute dagoeneko. Hori ere Labidea dendan egin behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak