Gaur, egubakoitza, egingo dute ehiza-postuen bigarren enkantea

Ubane Madera 2014ko ira. 19a, 08:57

Gaur (egubakoitza) 14:00etan bukatuko da ehiza postuen bigarren enkanterako proposamenak aurkezteko epea. Eta gaur bertan, 17:00etan zabalduko dituzte jasotako proposamenak, eta esleipenak erabaki.

Bigarren enkante honetarako 19 uso-postu eta 6 oilogor-postu atera ditu Udalak, oraingo asteko astelehenean esleitu barik geratu zirenak, hain justu.

330-1.650 euro

Hori horrela, gaurko enkantearen ezaugarrietako bat da postuak prezio orijinala baino %10eko beherapenarekin eskaini dituztela. 330 euro balio dute postu merkeenek eta 1.650 euro, berriz, garestienek (prezio orijinalak), postuaren mailaren arabera. Lau gunetan daude sakabanatuta postuok: Dorleta-Dominagan, Landan, Pagoeder-Maroton eta Retrancan. Ehiza-postuotako bat eskuratuz gero, hiru urterako esleipena izango da.    

Ehiza denboraldiari dagokionez, berriz, Gipuzkoako ehiza eta arrantza legearen arabera jokatuko dute Leintz Gatzagan ere aurtengo  ehiza epeak zehazterako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak