Honako oinarriak bete beharko dituzte artisauek:
- Erakusgai edo salgai egongo diren produktuen egilea bertan izatea derrigorrezkoa izango da, baita azoka egunean langintzaren erakustaldia egitea ere.
- Artisauak berak landu ez dituen produktuak ez dira onartuko
Dokumentazioa
Horri gehitu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
- Parte-hartzeko eskaera behar bezala beteta eta izenpetuta.
- Dagokion herrialdean artisauen erregistroan alta emanda dagoela
- egiaztatuko duen ziurtagiri eguneratua.
- Zergadunaren Jarduera Ekonomikoen ziurtagiri eguneratua (Foru
- Ogasuna).
- Autonomoetako azkenengo 2 erreziboen fotokopia
- Erakusgai egongo diren produktuen 2 argazki eta aurrez muntatutako
- stand-aren argazki bat.
- Curriculum vitae xehe bat.
- Kontuak kontu, azokaren %20a eskulangile kualifikazioa duten eta eskulangintza jarduera iraunkorrik egiaztatzen ez duten pertsonentzat gordeko da.
Azoka bera azaroaren 16an 10:00etan hasi eta 14:30ean bukatuko da. Hori horrela, postuak 09:00etatik 10:00ak bitartean muntatu beharko dituzte, eta desmuntatu, berriz, 14:30etik aurrera. Postuen neurriak izango dira 2X3 metro.
Tailer herrikoia
Bestalde, azoka horretan egingo den artisautzako tailer herrikoirako deialdia ere zabaldu du Udalak. Kasu horretan, haurrei, gazteei zein nagusiei zuzendutakoa da. 10/15 pertsonako taldeak osatu gura dituzte.
Parte hartzeko oinarriak honakoak dira:
- Artisau azokan parte-hartzeko berberak eta ondorengoak gehituko zaizkio:
- Emango den tailerraren deskripzio zehatza
- Aurrekontua eta beharrak