Leintz Gatzaga ere, 'Fracking Gabeko Udalerri'

Ubane Madera 2014ko abu. 8a, 08:00
Fracking-a egiteko baimen-eskaeren mapa.

Fracking gabeko udalerri. Halaxe izendatuko dute Leintz Gatzaga, bertako udalbatzarrak Fracking Ez Plataformaren mozioa onartu eta gero. Hori horrela, udalerri sarreran Fracking Ez dioen seinalea jarriko dute. Bergarako Udalak ere izendapen bera egitea onartu du uztaileko osoko bilkuran.

Horrekin batera, Leintz Gatzagan "Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoak edo beste edozeinek eskatutako ikerketa eta ustiaketa baimenak bertan behera uztea" ere eskatu du bertako Udalak.

Mugimendu sismikoak

Hidrokarburoak bilatzeko fracking teknikaren kontra onartutako mozioak dioenez, orain arte teknika hori erabili diren zonaldeetan zenbait arazo sortu dira: "Edateko uraren kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena, lurraren okupazio altua eta horren hondatzea edo putzuen inguruan bizi diren biztanleengan osasun arazoak".

Kalte-ordainak, asko jota

Gaineratzen du "enpresa sustatzaileek kasurik hoberenetan, eragina jasan dutenei kalte-ordainaik" eman dizkietela, "lege arau-hausteen aurrean isunak ordaindu" dituztela "edo zisterna bidez ur edangarria eramana dute ur eskuragarria kutsatu duten lurraldeetara".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak