Edozelan ere, Agirreurretak azpimarratu du "ondo" joan direla udalekuok, eta baita "inzidentzia larregi" izan ez dituztela ere.
Uztailean hiru astez ibili dira bertako 16 neska-mutiko, 3-10 urte bitartekoak. Hain justu, oraingo asteburuan agurtu dituzte aurtengoak, Gaztainuzketako txaboletan gaua pasatuz.
Neska-mutikoen arteko harremana
Hiru asteotan eta iazko filosofiari eutsita, udalekuon helburua izan da, neska-mutikoen aisialdiaz arduratzeaz gainera, aisialdi hori herrian gauzatzea, herriko bertako giroa zaindu guran eta neska-mutikoen eta herriaren arteko harremana sendotu guran.
Hortik aparte, Gatzagako udalekuek izan duten berezitasun nabarmenena da neska-mutiko guztiak batera ibili direla, talde bakarrean, eta ez adinka banatuta, gainontzeko herri ia guztietan egiten duten modura.