Toki Eder erretiratuen elkarteko kideenganako esker oneko berbak izan dituzte Eugenio Otsoak, Gatzagako alkateak, eta Rivierek; eta animatu dituzte bide horretatik jarraitzeko lanean. Era berean, lehenengo zuzendaritza batzordeko lau kideri eskerrak eman dizkiete eta ondoren, bazkaltzera joan dira guztiak. Egun 19 bazkide ditu elkarteak eta gehienak elkartu dira egoitzan bertan egin duten bazkarian.