Antolatzaileak ezin poziago zeuden, Alberto Altubek esan zuen bezala: "Inoiz baino jende gehiago etorri da: egubakoitzean 120 zeuden izena emanda, eta 160 etorri dira; gainera, proba gogorra dela esaten duten arren, 117k bukatu dute lasterketa. 13 taldek hartu dute parte. Oso-oso pozik gaude, errekorra izan da-eta guretako". Beste hau ere azpimarratu du: "Txirrindulari asko gurasoekin etorri dira, eta ikaragarrizko giroa sortu da Gatzagan".
Txapelduna Juan Ignacio Perez izan da, Cantabria Deporte taldekoa. 2:05:59 ordu behar izan zuen Gatzagako hiru aldapak igotzeko eta ibilbidea bukatzeko. Handik bi minutu eta 51 bat segundora ailegatu da txirrindulari tropel handi bat. Gipuzkoa taldeak irabazi zuen ekipoen txapelketa, eta Telco taldeko Antxon Ibargurenek, mendiko saria.
Inguruko lasterkarien artean, Etxabe anaiek ere parte hartu dute txapelketan.