San Juan bezpera ondo ospatuko dute gatzagarrek ere

Julen Aperribai 2014ko eka. 20a, 13:02

Gurel elkarteak eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ohiko suaz gain, jatekoa ez da faltako. Sardinak eta saiheskia dastatzeko aukera egongo da plazan.

Arratsaldean, eta Gurel elkartearen eskutik, jolasak izango dira gatzagar gaztetxoendako San Juan bezperan. Iri-sortak ere aurkituko dituzte herrigunean bizi diren gatzagarrek biharamunean, atarietan, horretaz ere Gurel elkarteko kideak arduratuko dira-eta. Hortik aurrerako San Juan bezperako gainontzeko ekitaldiak Udalaren eskutik etorriko dira.    
22:30ean, sua  
Hain justu, astelehenean, 20:30ean hasiko dituzte ospakizunak, jatekoarekin. Sei kilo saiheski eta zortzi kilo sardina erreko dituzte plazan, herritarrendako. Eta 22:00etan piztuko dute San Juan sua. Hortik aurrerakoa norberaren nahiaren edo norberaren esku geratzen da.
Barikuan, agur ludotekari
Bestalde, gaur, egubakoitza, ludotekaren ikasturte amaiera da. Eta merienda eginez agurtuko dute ikasturtea, 17:00etan. Ludoteka bukatu ostean, udalekuak hasiko dira Gatzagan. "15 bat neska-mutikok eman dute izena, eta pozik gaude", adierazi dute udalekuen antolatzaile den Gurel elkartekoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak