Irailaren 5etan hasiko dira aurten Leintz Gatzagako jaiak, Dorletako Amaren eguna irailaren 8an tokatzen delako. Horixe da, momentuz, segurua izango den jaien gaineko ezaugarrietako bat. Bestea, haiek antolatzeko aurrekontua da: 12.000 euro. Iazko berbera. Hau da, ez du igoerarik izango; ezta jaitsierarik ere, egia esan. Edozelan ere, herriko jaiak prestatzeko diru kopuru xumea da Udalak erabiliko duena, egungo egoerak behartuta.
Eguaztenean
Kontuak kontu, handi edo txiki, baina jaiak prestatu egin behar dira. Eta zeregin horretan hasi gurako luke Udalak asteon. Hala, etzi, eguaztena, batzarra deitu du, jaien antolaketarekin hasteko. Deialdia zabalik dago zeregin horretan lagundu gura duten herritar guztiendako. 19:00etan da hitzordua.