Bengoerrekako parkeak bisitari ugari jasotzen ditu uda garaian, "jendeak errekako saltoetan hartzen du bainua" eta parkea hortik oso gertu dagoenez, "ondoren mokadutxoa egiteko toki aproposa da", azaldu du Eugenio Otxoa alkateak. Horregatik, auzolanean, herriko altxor hau berreskuratzeko ahalegina egin dute.
15 bat pertsona batu dira errekaren beste aldean dagoen parke hau txukuntzera, eta traba egiten zuten zenbait zuhaitz mozteaz gainera, zelaia bere ere garbitu dute.
Inguruak ere bai
Goizeko lanak ez dira parkera mugatu eta ondotik igarotzen den Gorosarritik Gatz museora doan bidea ere garbitu dute. Honekin batera, herritik Deba ibaira doan bidexkan ere egin dute lan.
Lanak ez dira gaur bukatu eta beste saio batzuetan seinaletika ere berrituko dute, "bidean seinaleak jartzeaz gain, jendeak toki honek duen natura aberastasuna ezagutzeko, zuhaitz bakoitzaren ondoan, zein motakoa den ere jarri nahi du", dio alkateak.