Iazko udaberrian ere hainbat lan egin zituzten gatzagarrek auzolanean, tartean, Dorleta ermita inguruan hainbat kontu konpondu, gatz museotik trenbiderako tartea txukundu eta Pagoeder ingurua eta Gaztainuzketako karobia garbitu. Orain Bengoerrekako parkearen txanda da eta inguru hori garbitu eta txukundu egingo dute.