Datozen egunotan jai-egunak dituzte udaletxean eta mediku zerbitzuan

Ubane Madera 2014ko api. 14a, 09:09
Oraingo asteko eguenetik datorren asteko martitzenera (apirilaren 21) bitartean jai-egunak izango dituzte Udalean; bestela esanda, itxita egongo da udaletxea. Bestalde, apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte aldaketak izango dituen beste zerbitzu publikoa medikuarena izango da (Aste Santuarengatik eta San Prudentziorengatik).

Gainontzeko egunetan, berriz, normal emango dute zerbitzua: 09:00etatik 14:00ak arte zabalik izango da udaletxea, herritarrei dagokienez.

Medikuari dagokionez, berriz, jai-egunetan Osakidetzako larrialdietara deitu behar da mediku zerbitzua behar izanez gero: 943 46 11 11.

Edo zalantza edo kontsulten kasuan, 943 20 30 20 zenbakira dei daiteke. Hor, egunero ematen dute zerbitzu, erizainen bitartea. Gainontzean, Eskoriatzako anbulatoriora jo behar da.

Mahaien zozketa

Edozelan ere, eta jai egunak jai egun, udalbatza derrigortuta dago apirilaren 30a aurretik osoko bilkura egitera. Arrazoia Europako hauteskundeak dira. Izan ere, hauteskunde horietan Gatzagan mahaian egongo diren hiru herritarrak eta haien ordezkoak izendatu beharko dituzte, legez. Ostean, jakinarazpena bidaliko diete herritarrei eta haiek mahaian ezin egona justifikatzeko alegazioren bat izanez gero, hiru egun dituzte aurkezteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak