Aparkaleku eta txakur-kaka arazoak, aztertuta

Ubane Madera 2014ko mar. 14a, 13:17

Herritarrak eta udal ordezkariak (alkatea tarteko) herri ekimenean, atzo eguena.
Yoga ikastaroa tarteko, kultura etxean barik osoko bilkuren aretoan egin zuten atzoko (eguena) herri ekimena, aurtengo lehena. Bi lantalde antolatu, eta bertaratu ziren herritarrek aparkalekuekin eta txakur-kakekin herrian dauden arazoen gaineko azterketa egin eta ekarpenak bideratu dituzte. Era berean, datorren asterako egin dute beste herri ekimen baterako hitzordua: eguenean, martxoaren 20an, proiektu estrategikoak azaltzeko.

19:00etan egin dute datorren asteko herri ekimenerako hitzordua, eta kultura etxean edo osoko bilkuren aretoan egingo dute (yogaren arabera).

Kasu horretan, helburua da proiektu estrategikoak aurkeztea: aurrekontua, Gatzaga Gatzitzen egitasmoa,  turismo bulego kontuak eta Gaztainuzketa gaurkotzen proiektua.

Ekarpenak aztertu behar

Atzoko herri ekimenaren emaitzari dagokionez, berriz, herritarrengandik jasotako ekarpenak udal ordezkariek aztertu egingo dituzte datozen egunotan. "Seguru aski martitzeneko batzarrean hasiko gara hori egiten", adierazi du Asier Ugartek, Hirigintza zinegotziak.

Eta herri ekimenekin bukatzeko (oraingoz), hirugarren baterako hitzordua ere finkatuta dago. Kasu horretan martxoaren 27an (eguena) egin dute hitzordua, eta garraio publikoa izango dute berbagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak