Urrutia eta Zubizarretaren bikoteak azkoitiarrekin jolastutako partidan, Eskoriatzako pilotariak, epaileak faltatzat eman ez zituen pare bat tanto zalantzagarri egon zirela kexatu ziren. Debagoienekoak ez diren benjaminei dagokionez, Rodriguez eta Intxausti zumarragarrek 22 eta 8 irabazi zuten Legutioko Aspe eta Ruiz de Alda bikotearen kontra, eta Urretxuko Leunda eta Izagirreren bikotea 22 eta 6 gailendu zen Goikotxea eta Moroteren aurkako partidan.
Martxoaren 16an, domeka, beste sei partida jokatuko dira Gatzagako torneoan, goizeko hamarretan hasita. Gazteen mailan, Gasteizko Pedrosa eta Puyok osatutako bikoteak Garate eta Salegi arrasatearren kontra jolastuko du, eta Alvarez eta Ibañez urretxuarrak Soraluze eta Logroñoko Santamaria eta Payuete bikotearen aurka arituko dira. Altsasuko Aldaz eta Gradosen bikoteak, berriz, gazteen mailako azken partida jokatuko dute Sevilla eta Candela gasteiztarren kontra. Aurre-benjaminetan, Garitaonandia eta M. Eraña arrasatearrek Otaegi eta Elosegi azpeitiarren kontra jokatuko dute eta Gasteizko Pindeo eta Bazanek Zumarragako Murciego eta Chicotek osatutako bikotearen kontra egingo dute. Aurre-benjaminetako azken partida Arrasateko Abasolo eta U. Erañak eta Gasteizko Ustariz eta Aldaik jokatuko dute.