Bazkaria, dantza-saiotxoa eta ipuin kontaketa izango dituzte bihar Gatzagako 'sorginek'

Ubane Madera 2014ko martxoaren 7a

30-32 emakume inguruk eman dute izena biharko, Martxoaren 8aren bueltan, Sorginak Emakumeak Elkarteak antolatu duen bazkarirako. Herrian elkartu ostean Soran etxera joko dute, eta han, hasierakoak, frijituak eta legatza edo okela aukeran dituen menua izango dute zain.

Bazkalosterako Vanesa Gonzalez ipuin kontalaria gonbidatu dute. Eta eguna ondo amaitzeko, dantza saiotxoa izango dute. Izenik ez eman arren norbaitek joan nahiko balu, bihar bertan Soran etxean agertu besterik ez du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak