Duela hiru urte batukada talde bat osatu zuten herritarrek; orain bi urte, Asterix eta Obelix-en herri bihurtu zuten Leintz Gatzaga; eta iaz, sebillanoz jantzi ziren asko eta asko.
Aurten, berriz, momentuz, ez dute ezer idatzi ezta esan ere, ez dute kartelik ez ideia bateraturik. "Sorpresa eta inprobisazioari ere bere tartetxoa utzi behar zaio. Gauzak naturaltasunez ateratzeak ere bere xarma du", diote.
Bazkaria egongo da, hori bai, eta espero dute jende dezente animatuko dela bertara joatera; Soran etxean izango da.