Txapelketako partidu guztiak jokatuko dituzte domeketan, 09:30ean, Leintz Gatzagako Udal pilotalekuan.
Baldintzei dagokienez, berriz, txapelketan jokatu behar dutenek kontuan hartu behar dute pilotari jantzita joan beharko dutela: hau da, praka eta kamiseta zuriekin.
Txapelketan erabiliko dituzten pilota motak ere zehaztuta daude, urtero moduan: punpazko pilota frantsesak.
Eta antolatzaileek gogorarazi gura dute ez direla lesioen kargu egingo.
Esandako moduan, izena emateko epea zabalik dago. Mauri Zubillagari deitu behar zaio: 605 72 40 96. Eta 10 euro ordaindu beharko da txapelketan parte hartzeko.