Interesa duen edozein aurkez daiteke kargura. Hori bai, zenbait baldintza bete beharko ditu. Adibidez, 18 urtetik gorakoa izan beharko da, eta zenbait lanbidetan ezin izango du jardun: abokatu, prokuradore, politikari, sindikalista eta aholkularitza juridiko. Hortik aparte, euskaraz jakin beharko du eta ezin izango du ezgaitasun fisikorik edo psikikorik izan.
Baloratuko direnak
Baldintza horiez aparte, zenbait ezaugarri baloratu egingo ditu Udalak bake epailea aukeratzerako orduan. Adibidez, elkarrizketa bidez, kargurako pertsona horrek duen egokitasuna. Eta besteak beste, ikasketei dagokienez, puntu gehien Zuzenbide ikasketak dituen hautagaiak eskuratuko ditu.
Azken lau urteotan Jose Inazio Beloki izan da Leintz Gatzagako bake epaile.