Errepideari eragiten dioten lanak, bukatuta

Ubane Madera 2014ko urt. 13a, 14:31

Gatzagan eraikitzen diharduten araztegi berriko obretan aurrerapen garrantzitsua egin dute Gabonak aprobetxatuta: errepidea lur azpitik zeharkatuta eraiki behar ziren azpiegiturak egokitu dituzte. Modu horretan, araztegiaren obrek sor ditzaketen eragozpenik handienak saihestu dituzte.

Izan ere, besteak beste, edateko ura zein saneamendu urak banandu, eta horiek araztegi berrira bideratzeko, beharrezkoa zen hodia errepide azpitik pasaraztea, Dorletara doan errepidearen azpitik, hain zuzen. Eta jakinda horrek errepidearen etetea, eta ondorioz, herritarrendako eragozpenak ekar zitzakeela, bada, Gabonak aprobetxatu dituzte zeregin horietarako.

Euri urei dagokienez, berriz, horiek errekara joaten segituko dute, orain arte moduan.  
Errepide azpiko obrez gainera, besteak beste, errepide inguruko pinu batzuk botatzeko ere aprobetxatu dute.
Edozelan ere, horiek "hasierako lanak" besterik ez dira izan. Marian Aristik, Leintz Gatzagako aparejadoreak esandako moduan, orain hasiko dira "obra potoloa" egiten.

Azaro amaieran hasi zituzten araztegia eraikitzeko obrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. 629.357,43 euro da aurrekontua (BEZa barne). Eta bukatzeko epea, berriz, bost hilabetekoa. Azpiegitura horren helburua da herriko ur zikinak garbi botatzea Deba ibaira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak